XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

L sailaren barnean, LP, LT-eta NL subsailak ez dute argibide bereziren beharrik.

LI subsailera ipui-liburuak eta batez ere literatur-balio bat duten prosazko lanak bildu ditugu.

B sailera bertsolaritza eta antzeko gaiak herrikoiki tratatzen dituzten liburuak bildu ditugu.

A-ean gazeta-erako saiakera eta artikulu laburrez osatutako liburuak eta literatur-balio berezirik ez duten liburu deskriptiboak sartu ditugu.

S sailean, andereiñoentzako liburuak egungo egunetan duten gorabideak SP subsaila eratzera bultzatu gaitu.

SR subsailak, erlijiozko gaiak goratasun batez tratatzen dituzten liburuak erlijio-liburu ohiezkoetatik (R) bereizteko funtzioa du.

SL-a literatur-kritika eta inguruko gaiak erabiltzen dituztenek osatzen dute.

Azkenik, SG laburkuntzaren pean gainerako saiakerak, gizarte-zientziei, politikari eta ekonomiari buruzkoak sartu ditugu.

F saila gramatikak, hiztegiak eta bestek osatzen dute.

Azkenean eta duda asko gaindituaz gero, sail honetan sartu ditugu klasikoen berredizioak, balio filologikoagatik egin izan direnean.

Z eta T sailak ez dugu uste argibide berezirik merezi dutenik.